Iturburu landetxeko Tarifak eta Erreserbak
Erreserbatu zure egonaldia,
imajinatu ze gustura egongo zareten
Hemen ikus dezakezu etxearen disponibilitatea
Buruan duzun data libre egotea espero dugu, egutegi honetan ikus dezakezu.
Libre dago? Pozten gara! ¡Orain erreserba egitera! deitzeko, email bat idazteko edo WhatsApp bat bidaltzeko unea da. Behean behar duzun informazio guztia utzi dizugu.
Libre ez badago… ziur beste data bat jar dezakezuela edo zuzenean galde diezagukezula ea libre dagoen, batzuetan ez gara oso ongi konpontzen teknologiarekin eta.
Lekunberriko Iturburu Landetxearen Tarifak
Iturburu Landetxean gure bezeroen eskura jartzen ditugu preziorik onenak, ahalik eta kostu txikienarekin oporrak familian edo lagunartean pasa ahal izateko; horregatik, behar guztietara egokitutako plan ikaragarriak eskaintzen ditugu: aste barruko egunak, asteburuak edo aste osoak.
GOI denboraldia
Aste Santua | Uztaila eta Abuztua | Gabonak
18 pertsona arteko okupazioa duen prezioa
Asteburua:
750 €
Aste osoa:
1.500 €
Gau gehigarria: 250 €
BEHE Denboraldia
Urteko gainerakoa
18 pertsona arteko okupazioa duen prezioa
Asteburua:
18 pertsona gehienez: 680 €
18 pertsona baino gehiago: 730 €
Aste osoa:
1.300 €
Gau gehigarria gehienez 18 pertsona: 250 €
Baldintzak
- Erreserba: Transferentzia bidez % 30eko aurrerakina edo seinalea eskatzen da.
- Gainerakoak esku-dirutan landetxera iristean.
- Baliogabetzea: Erreserba baliogabetzeak eskubide hauek emango ditu:
a) Baliogabetzea 2 hilabete lehenago egiten bada, erreserbaren % 100 itzuliko da.
b) Baliogabetzea 30 egun lehenago egiten bada, erreserbaren % 50 itzuliko da.
c) Baliogabetzea 30 egun baino lehenago egiten bada, ez da erreserba itzuliko.
- Iritsiera: Gomendagarria da telefonoz, Whatsappez edo posta elektronikoz jakinaraztea zein ordutan iritsiko zareten, gutxi gorabehera.
Sarrera eta irteera orduak, ezarrita egon arren, askotan beste norbait egon daiteke etxea uzteko prozesuan eta honek sarrera atzeratu lezake, kasu horietan, aldez aurretik abisatuko dizuegu.