Zer ikusi Lekunberrin eta inguruetan
Lekunberri: berdea, lasaia eta familiarra
Behar dituzun zerbitzu guztiak dituen herri bat
Gure landetxea Lekunberrin dago, Iruñea eta Donostia artean, Larraungo bailararen erdian eta Aralar mendilerroaren magalean.
Bertan ia zerbitzu guztiak aurki daitezke: elikadura-dendak (arrandegia, okindegia, harategia…), aisialdirako lekuak, tabernak, zerbitzu medikoak, farmaziak, kirol zentroak (igerileku estalia, hidromasajea, padela, futbol zelaia, frontoia…) taxia, kutxazainak, etab.
Nafarroako gastronomia aberatsaz goza daiteke inguruko jatetxe eta sagardotegietan, baita urtean zehar egiten diren ekitaldi eta jaiez ere.
Gure etxea bikaina da, baina hemen zaudenez ingurua ikusi nahi izango duzu ezta?
Plazaola Bide Berdea
Ibilbide ederra naturan bertan, oinez edo bizikletaz ibiltzeaz gozatzeko aukera izango duzu. Trenbide estuko trenaren bide zaharrean eraikitako ibilbide magikoa.
Garbitokia
Antzina, emakumeek horrelako eraikinetan egiten zuten lixue. Lekunberrin zaharberrituta dago eta jendeari aukera paregabea eskaintzen dio historia gogoratzeko eta iraganeko ikur hau bertatik bertara ikusteko.
San Joan Parrokia
San Joan Bataiatzaileari eskainitako XIV. mendeko monumentua. Barrualdean, erretaula nagusi barroko erakargarri bat (1673) eta errenazimentuko bi erretaula daude.
Turismo bulegoa
Gure turismo bulegoan gure inguruari buruzko era guztietako informazio interesgarria eskaintzen dute, baita natura espazioei buruzkoa ere, eta, zalantzarik gabe, nahitaezkoa da bidaian zehar gutxienez behin bertara joatea.
Lekunberri, ametsetako lekua Nafarroan
Alde Zaharra
Mugako herria, jauregia eta defentsa dorrea zituena. Bere historia osoa gaztelarren, gipuzkoarren eta frantziarren etengabeko erasoek markatu dute. Lekunberrik Leku-On-Berri esan nahiko luke, ondo kokatutako leku berria.
Malkorra
Malkorreko begiratokitik, herriaren argazki osoa izanen duzu, gainera Aralarko San Migel eta Mailoak mendizerra ikusteko aukera izango duzu, maitemindu egingo zaituen espazio lasaia. Haurrekin igotzeko aproposa, ez baita bide luzea.
Ixkierreko ur-jauzia eta hiruzubide
Larraun ibaia jarraituz gauza ikaragarriak topa ditzakezu, zubiak, ixkier ur jauzia… Plazaolako bide zaharretik Irurtzun aldera pasealeku xume hau topa dezakezu, 4 kilometroko bidea eta jende guztiarentzat egokia. Zailtasunik ez.
Beigorri Abentura Parkea
Zuhaitzen adarretan ibiltzeko alternatiba abenturazalea, plataformen arteko urrats ezberdin eta dibertigarriekin. Familiek, gazteek eta adinekoek segurtasun osoz goza ditzakete instalazio hauek.
Lekunberriko Lakua
Beigorri parkearen ondoan, urmael «laku» txiki bat dago, eta bertan hainbat ahate, beltxarga, antzara eta abar aurki ditzakezu. Haurrek belar pixka bat bota zain nola hurbiltzen zaizkien ikusiko dute.
Peru-Harri
Iñaki Perurenak mendian bertan egindako harrizko museoa. Museo berezi honetan, Iñakik eta bere seme Inaxiok mitoak, historia eta harrizko kultura kontatzen dituzte, 8 metro eta 40 tonako erraldoi baten begiradapean.
Mendukilo Koba
Haitzulo ederra, Aralarko mendilerroaren sakonera erakusten duena. Naturak milioika urtetan sortu dituen formazio geologikoak ezagutuko dituzu bertan.Bisita gidatuak egiten dira ia egunero eta ikaragarrizko sentsazioak lortuko dituzu lur azpian.
Zugarramurdiko Koba
Zugarramurdiko kobazuloa misteriotsu eta liluragarria da, sorginkeriaren antzinako elezaharren kokalekua. Sakontasunean, Nafarroako txoko paregabe hau duela mende batzuk magiaz eta misterioz bete zuten akelarre eta erritualen energia sentitzen da.
Larraungo iturburua
Bidezidor zirkularra, Iribaseko iturburu guztiak bisitatzeko aukera ematen duena: Aitzarreta, Ertzillay Basakaitz ibaia sortzen duena, Larraun ibaia jaiotzen den tokia. 5 kilometroko ibilaldi ederra, naturaz gozatzeko aukera dakarrena.
Lekunberri, bisita azkar bat posible da
Aralarko San Miguel
Santutegia
Hiru nabe eta hiru abside dituen tenplu erromanikoa da, Aralar mendilerroaren goialdean kokatua. Bertatik, Arakil edo Sakanako korridorea, San Donato eta Urbasa eta Andiako mendilerroak hartzen dituen panoramika ikusgarria ikus daiteke.
Donostia
Donostian Kontxako hondartza dago, eta litekeena da penintsulako hondartza guztien artean ezagunena izatea mundu osoan. Handik oso gertu, Eduardo Chillida eskultoreak bere lanik ezagunenetako bat diseinatu zuen, Haizearen Orrazia.
Iruñea
Mundu osoan, San Ferminen egoitza izateagatik da ezaguna. Hiri modernoa da, eta une atsegin ugariz gozatu ahal izango duzu bertan. Ehun urteko harresien eta harrizko galtzadako kaleen artean paseatzeaz gain, ezin dituzu Yamaguchi parkea, Media Luna parkea, Gazteluko plaza, Katedrala… galdu.
Hondarribi
Itsasoaren eta Jaizkibel mendiaren artean, Hondarribia xarmaz betetako hiri harresitua da. Hiri babestuak bere ondare natural eta historiko handia zaintzen jakin du, non erromatarren eta Erdi Aroaren aztarnak eta mende hasierako eta neo-euskal arkitekturak bere kaleen dekoratua osatzen duten.
Orgiko Basoa
Milaka urteko basoa, interes ekologiko handia duten Nafarroako harizti heze sekularren lekuko bakarra. Aisialdirako eremu naturala, harrera guneak, pasealekuak eta kontserbazio eremuak dituena. Paisaia berezia, bisitariak beti miresten dituena.
Artikutzako Lursaila
Artikutzako lursaila 3.700 hektareako gune naturala da, eta animalia asko ditu, horietako asko desagertzeko arriskuan, eta sei milioi pago eta haritz baino gehiago. Horien artean, zuhaitz lepatuak eta urtegi bat nabarmentzen dira.
Bertizko Jaurerria
Landaretza oparoko 2.052 hektareako lorategi botaniko zoragarri bat, zozoak, urtxintxak eta zazpi arotz-txori espezie dituena, nabarmentzen da Parke Natural honetan: edertasun handiko txoko berde bat Nafarroako mendebaldeko Pirinioetan, Bidasoa ibaiaren ertzean, tamaina handiko zuhaitzekin eta ondo kontserbatutako zuhaitzekin Oieregiko barrutian.
Loiolako Santutegia
XVII. mendean eraikia, monumentu hau munduko eraikin barrokorik berezienetako bat da, Carlo Fontanak egina. Denbora izanez gero, egin ezazu «Hiru tenpluen ibilbidea» deiturikoa, gertu dauden Arantzazuko eta Antiguako santutegiak ere bisitatuz (Zumarraga).
Urederraren iturburua
1987an natur erreserba izendatu zuten, eta Urbasa mendilerroko parajerik politenetako bat da. Ingurunea ur-jauziak eta turkesa koloreko urak dituzten putzu ugari dauden ipuni batetako txokoa dirudi.
Irunberriko Arroila
Erreserba natural izendatua, inolako zailtasunik gabe egin daiteke, labarren oinean, 2,6 kilometrotan zehar. Sai arreak labarraren gainetik hegan; hegaztiek habiak egiten dituzten malkar kementsuak; harkaitz estu eta pasabide apetatsuetan zizelkatzen duen ibai garbi eta freskoa.
San Juan de Gaztelugatxe
Euskal Herriko bitxirik handienetako bat, mundu osoko bidaiariek bat egiten duten gunea, munduko mirari natural goraipatuenetako bat ezagutzeko. Kondairaren arabera, kanpaia hiru aldiz jo eta desio bat eskatzen baduzu, bete egingo da. Gure Landetxera bueltatzea eskatzen baduzu gu pozik.
Xorroxin Ur-jauzia
Erriberriko Gaztelua
1925ean monumentu nazional izendatu zuten, Erdi Aroko hirigunearen herena hartzen du eta Europako multzo zibil gotiko interesgarrienetakotzat jotzen da. Harresi garaiez gain, lorategiez, gelez, patioez, hobiez eta, batez ere, harrigarri utziko zaituzten dorre bitxiez ere goza daiteke.
Xabierko Gaztelua
Nafarroako lekurik ezagunenetako bat da, San Frantzisko Xabier zaindariaren jaiotetxea delako. Munduan zehar egin zituen misioengatik da ezaguna, eta, gainera, urtero milaka nafar biltzen dira «Javierada» izeneko erromesaldi herrikoiean.
Iratiko Oihana
Europako pago eta izei baso handienetako bat, bisitatu behar duzuna. Nabarmentzeko modukoa da balizatutako 16 bidezidorren barietatea. Ibilbideak hautatuak izan dira bisitariak inguruaren edertasunaren aurrean bihurgune bakoitzean harritu daitezen, 10 kilometro baino gutxiagoko ibilbidearekin, eta, ondorioz, adin guztietarako egokiak dira.